loader image

'' NORTASUN HISTORIKOA, moda iraunkorra ''

berreskuratzeko konpromisoa

David Panadero arkitektura 2022an jaio zen, Herri Administrazioaren Hirigintza Sailean 6 urtez lan egin ondoren, era guztietako proiektuak redaktatuz eta obra-zuzendaritzak aurrera eramanez, bereziki berrurbanizazioari, irisgarritasuna hobetzeari eta espazio degradatuak berreskuratzeari buruzko proiektu eta obrak. Horri esker, bezeroaren eskura honako hauek jar daitezke:

a _ 7 urteko esperientzia administrazio publikorako lanetan

Administrazioaren barne-funtzionamendua ondo ezagutzea, eta, horren ondorioz, obra osorik kudeatzea eta obrak eragina duen sail guztiekin koordinatuz.

b _ SPKLra egokitutako prezioak

SPKLra egokitzeko prezioen malgutasuna kontratu txikien kasuan, obra-, zerbitzu- edo hornidura-kontratuen kasuan, epeak arinduz esku-hartze larriagoetan.

d _ Milioi bat euro baino gehiago dirulaguntzetan

Egindako obretan hainbat erakundetatik (SPRI, Gipuzkoako Foru Aldundia, Eusko Jaurlaritza eta Next Generation Europako Funtsak) jasotako dirulaguntzetan milioi bat euro baino gehiago jaso izanaren bermea.

e _ Gipuzkoako lehen industrialdea, Q kalitate-sariarekin

Zumarragako Argixao industrialdeak 2018an enpresa-parkeen kudeaketan Europako Kalitate Q-a lortzen lagundu izana, hura eskuratzeko ekintza-plana landuz, eta, ondoren, plan horretan oinarritutako bi proiektu/obra idatzi eta zuzenduz. Ordura arte, Euskadiko lau industrialdek bakarrik lortu zuten onarpen hori, eta Zumarragakoa izan zen Gipuzkoako lehena.

f _ Inguruko enpresa ezagunekin lankidetzan aritzea

Inguruko enpresa ezagunekin lan egin izanaren konfiantza, hala nola Campezo Obras y Servicios S.A., Construcciones M.B. Antio S.L.L., Lurkide Hondalanak S.L., Kimubat Ekopaisaia S.L.L., Asfaltia S.L., Asfaltos Urretxu S.A., Construcciones Artzamendi S.A., Prefabricados Pujol S.A., ALGECO aurrefabrikatu modularrak, Sports Services S.L., Tesec Señalizaciones S.L. eta Aelvasa, besteak beste, 7 urtean zehar modu arrakastatsuan gauzatutako hainbat obratan.

g _ Nortasun historikoa berreskuratzeko konpromisoa

Moda oro iragankorra da, identitate historikotik sortzen dena izan ezik. Azken horrek balioa irabazten du denborak aurrera egin ahala, eta, beraz, abiapuntu egokia da diseinu-irizpide gisa.