loader image

NORTASUNA BERRESKURATZEKO ZUTABEAK DISEINATZEA ZUMARRAGAKO AZOKAN

Urtea:                         2023

Egin duen kontrata:    Kimubat Ekopaisaia, S.L.L.         

Aurrekontua:              59.998,80 €

Dirulaguntza:             Next Generation Europako Funtsak _ 30.000 €

a . Ideia _ nortasun historikoa berreskuratzeko konpromezua

Nortasun historikoa berreskuratzea merkatuko zutabeen estalduraren bidez, Zumarragako 3 identitate-materialak erabiliz: zura, zumea eta metala. Udalerriaren historia islatu nahi da, lehen zutabean -aurkezpen-zutabean- kokatutako QR kode baten bidez kontatuta. Zutabe hoorren ondorengo lehen zutabea egurrezkoa da, eta Antioko baselizari, herriaren jatorriarekin lotutako sinboloari, egiten dio erreferentzia; izan ere, eraikina dagoen mendian, herriaren sorrera garaiko lehen kokalekuak eman ziren. Baseliza horretan, urtero, "Antioko Musika Zikloa" ospatzen da, beraz, hurrengo zutabearekin erlazionatuta dago, zeinak Juan Bautista Busca Prieto lehen trikitilari euskaldunaren omenez Trikitixa bat antzezten duen; horrela, beste udal sinbolo bat errepresentatuz: musika. Juan Bautista Busca Prietok, beranduago, zumearen filaturaren protoindustriaren lehen fabrika sortu zuen. Jarduera hori funtsezkoa izan zen udalerriaren garapen industrialerako. Hori dela eta, zumez egindako hurrengo zutabean irudikatzen da, eta trenbideari -bosgarren zutabea- bide eman zion. Trenbidearen garrantzia hain handia izanik, hiru linea desberdin (Norteko Trenbidea, Urola eta Vascongados) batera bizi izan ziren herrian. Hori funtsezkoa izan zen metalaren industriak zumearen protoindustriari lekukoa har ziezaion, Zumarragan hazkunde demografiko esponentziala sortuz. Horregatik, azken zutabeak, altzairuz egina, Esteban Orbegozo fabrika mitikoaren hiru tximinietako bat aipatzen du, gaur egun kontserbatzen direnak eta monumentu historiko gisa katalogatuta daudenak. Erdiko bi zutabeak, gai desberdinez hornituak, informaziozkoak baino ez dira, Udalak nortasun historikoaren berreskurapena eta merkataritza eta udalerriaren zaharberritzea sustatzeko bultzatutako ibilbide historikoen zerbitzura

b . Obra _ gauzatzearen alderdi teknikoak

Zutabe bakoitzak diseinu bat du, eta diseinu horrek erabat desmuntagarriak egiten ditu mantenimendu lanak egin ahal izateko, behar izanez gero.