loader image

ESTEBAN ORBEGOZO PASEALEKUA BERRURBANIZATZEA, I. FASEA

Urtea:                            2021 _ 2022

Egin duen kontrata:       Construcciones M.B.Antio, S.L.L.         

Aurrekontua:                 301.471,22 €

 

a . Ideia _

Diseinu-tarte txikia duen obra teknikoa. Hala ere, Zumarragako Esteban Orbegozo pasealekua, bere garaian, Esteban Orbegozo fabrika mitikoaren zerbitzura eraiki zen, eta, horregatik, diseinurako dagoen tarte txikiaren barruan, aukera aprobetxatzen da bertako izaera industrialari keinu bat egiteko, korten-altzairuzko oinak eta enbarrotatuak dituzten baranden bidez.

b . Obra _ gauzatzearen alderdi teknikoak

Berrurbanizazioaren helburu nagusia irisgarritasuna hobetzea da, komunitate guztiak irisgarriak izan daitezen eskailera-mailarik erabili behar izan gabe. Horretarako, maldak aztertu dira, % 4tik beherako inklinazio-arrapalak dituzten etxebizitzetara iritsi ahal izateko, beti euri-urak behar bezala jasota. Euri-uren eta ur beltzen kanalizazioak baldintza onak ditu, eta, beraz, superfizialki baino ez da euri-uren sarea zabaltzen. Harrizko horma jatorrizko egoerara itzultzen da, burdinazko silikatoz txorreatuta, eta hormigoizko estalki berri bat egiten zaio, hormaren barrualdetik jarraitua. Barnealeko aurpegi horretan altzairuzko baranda berria lotzen da. Jarduketaren azpian dagoen Iberdrolaren transformazio-zentroaren forjatua iragazgaiztu egiten da, eta esparrua baldosa granitikoz zolatzen da. Azkenik, jardineritza lanak gauzatzen dira, 1. portalaren alboan 60x60ko harrizko lauzak ezarriz, udal plazatik berreskuratuak, herritarrek piknik-gune bat izan dezaten, haien eskaeren arabera. Udalak mahaiak eta bankuak jarriko ditu bertan.