EREMU DEGRADATUAK BERRESKURATZEA, ZUMARRAGAKO SARRERAKO HORMAK
Urtea: 2020 _ 2021
Egin duen kontrata: Kimubat Ekopaisaia, S.L.L.
Aurrekontua: 57.852,30 €
Dirulaguntza: Gipuzkoako Foru Aldundia _ 48.400 €
a . Ideia _ nortasun historikoa berreskuratzeko konpromezua
Udalerriaren nortasuna berreskuratzea, sarbide garrantzitsuenean lorategi handi bat sortuz; horretarako, espezie autoktonoak landatu dira, landare tapizatzaileekin batera, dauden eustormak landareztatzen eta naturalizatzen laguntzeko. Azken hauek korten-altzairuzko xaflak eta letrak jartzeko euskarri gisa balio izan dute, Zumarragaren izaera industrialaren arabera. Gainera, material berarekin egindako 4 xafla ezarri dira, eta herrian aurki daitezkeen elementu identifikagarrienen berri ematen dute aurkezpen gisa.
b . Obra _ gauzatzearen alderdi teknikoak
Herria inguruko gainerako udalerriekin lotzen duen A-636 autobidetik Zumarragarako sarrera nagusia GI-631 errepidetik egiten da. Errepide hori eraikitzeko eustorma batzuk sortu ziren, eta, denborarekin, eremu degradatu batean bilakatu dira, pintada ugarirekin eta etxolaz inguratuta. Jarduketa honetan, lursaila garbitu eta lorategi bertikal moduko bat sortu da, CO2 xurgatzeko ahalmenaz gain, errepidearen eta Ipar-Haizea auzoaren artean landare-pantaila baten modura jokatuko duten 156 hurritz eta gorosti landatuz; eta hormek hartzen duten leku estrategikoa aprobetxatuz, horien ingurumen-inpaktua leuntzeko saiakera egin da, korten-altzairuz altzairuz jantziz: eremuaren industria-izaera irudikatzen duen materiala. Material horrekin berarekin jarri da udalerriaren izena goiko lerro horizontalen artean, eta 4 xaflarekin osatu zen multzoa, Zumarragaren historikoki esanguratsuenak izan diren lau ezaugarriekin, gaur egun oraindik ere ikus daitezkeenak: industria eta protoindustria, trenbidea, Antio eta Legazpi dorretxea. Azkenik, sare eta huntz tapizatzailedun hormen begetalizazioa bultzatu da, eta multzoa Gipuzkoako Foru Aldundiko Errepide Departamentuaren jarraibideen arabera argiztatu da.