Egin duen kontrata: Sport Services Dos Estrellas, S.L.
Aurrekontua: 276.525,74 €
Dirulaguntza: Diputación Foral de Gipuzkoa _ 136.262,98 €
a . Ideia _
Obra honi dagokionez, zuzendaritza bakarrik hartzen da bere gain; horregatik ez dago diseinu-irizpiderik. Zumarragako Argixao kirolgunean dagoen atletismo pista berritzeko esku-hartze teknikoa.
b . Obra _ gauzatzearen alderdi teknikoak
Obraren alderdi teknikoei dagokienez, lehenik eta behin, gondola bidez gainazala mikrofresatzen da. Dagoen pistaren akabera kendu ondoren, lautasuna zuzendu eta lehenengo geruza bituminosoa – oinarrizko geruza – zabalduko da, ondoren, tapaporoekin zigilatuz. Tapaporoaren gainean, akaberako geruza ezartzen da, poliuretanoa zabalduz eta paleatuz. Azkenik, aluminiozko zintarria jarri eta lerroak araudiaren arabera pintatzen dira.