loader image

ARGIXAO INDUSTRIALDEA BERRESKURATZEA _ KALITATEAREN Q

Urtea:                          2019 _ 2020

Egin duen kontrata:     I. FASEA:  Lurkide Hondalanak S.L.

                                   II. FASEA: Asfaltos Urretxu S.A        

Aurrekontua:               392.246,81€ 

Dirulaguntza:              SPRI _ 151. 796,81 €

Sariak:                        Kalitatearen «Q» bereizgarria

                                  CEPE _ Praktika onaren adibidea

a . Sariak _

Jarraian deskribatzen diren lanek Europako kalitateko "Q" bereizgarria lortzen lagundu zuten. Gipuzkoan hori lortu zuen lehen industrialdea izan zen, eta Euskadiko laugarrena. Gainera, CEPE Enpresa Poligonoen Espainiako Koordinakundearen "Industrialdeen eraldaketa Espainian" jardunaldiaren barruan Praktika Onaren adibide gisa aurkeztu zen Madrilen.

b . Obra _ gauzatzearen alderdi teknikoak

Obra hau industrialdea berreskuratzeko ekintza-plan batetik abiatzen da. Plan horrek SPRIren bi dirulaguntzak lortzeko balioko du, obraren bi faseak gauzatzeko. Lehenengoak, industrialdeko premia handieneko eremura bideratuta dagoenak -zaharrena-, poligonorako dauden sarbideak hobetzea du helburu, ibilgailuentzat zein oinezkoentzat, eta sarbide berriak sortzea. Industriagunearen barruan, ibilgailuen eta oinezkoen baterako bizigarritasuna aztertzen da, eta oinezkoentzako metro bateko zabalerako ibilbideak antolatzen dira, industrialde honetako gune guztietara oinez iristeko, modu seguruan. Ibilbide horiei indarra emateko, espaloiak konpontzen dira eta beharrezko rebajeak egiten dira, irisgarritasunari buruz indarrean dagoen araudiaren arabera. Poligonoko hidranteen sarea osatzen da 5 berri sortuz, ekintza-erradioak poligonoaren puntu guztietara irits daitezen. Hondakin-zimenduak eraisten dira, eta zuhaixka-espezie autoktonoak landatzen dira. Espezie horiek, mendi-mazelako lursailari eusteaz gain, pantaila bisual eta akustiko bihurtuko dira inguruko bizilagunentzat. Udal-argiteriaren sarea ere inplementatzen da, eta euri-urak biltzeko sistema berritzen da. Bigarren faseari dagokionez, lehenengoan arazo nagusiak konpondu ondoren, batez ere asfaltatze-lanetan eta bide-pinturan oinarritzen da, ibilgailuen eta oinezkoen arteko baterako bizigarritasunaren ideiari jarraipena emanez, eta azken horiek industrialdeko eremu guztietara modu seguruan iristeko gaituz. Nabarmentzekoa da parking nagusia berritzen dela, ibilgailu elektrikoentzako karga-puntu bat eraikiz, eguzki-plaka propioekin.